Brooke 18 urte dituen neska bat da, baina ez da neska normal bat, bere burmuina eta gorputza 11 hilabeteko haurtxo batek dituen bezalakoak dira. Bere beso eta hankak oso hauskorrak dira. Brooke 1993ko Urtarrilaren 8an jaio zen 1800 gramoko pisuarekin. Txarto jaio zen eta eskaiola jarri behar izan zioten. Lau urte zituenean, 14 egun egon zen koman eta gurasoek hil egingo zela pentsatzen zuten.
Medikuek neska hau mirari bat dela esaten dute, bere gorputzaren parte desberdinak erritmo desberdinetan garatzen dira. Bere ilea eta atzazalak dira normaltasunez garatzen diren gauza bakarrak. Medikuek analisi asko egin ondoren ez dute ezer arrarorik aurkitu, guztia normala da. Medikuek neskato hau zahartzearen sekretua duela esaten dute, eta bera duela hainbat gaixotasunen sendabidea, baina oraindik ez dute ezer ez aurkitu. Neskato honetaz aparte, munduan bi kasu gehiago daude bakarrik. Brooke munduko pertsona askoren ametsa beteko du, beti bizi izateko ahalmena duelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario